Azaroaren 18ko hau du Katamalo taldeak, azarorako aurreikusi dituen zuzenekoetan azkena. Gasteizen, Bilbon, Hazparnen, Donostian, eta Iruñean eskaini dituzte hil hasieran lehenengo kontzertuak, eta gaur, 22:00etan hasita, Durangoko Plateruenean joko dute.
Aurreko emanaldietarako bezala, aste bete baino lehenagotik dauzkate Platerueneko zuzenekorako sarrera guztiak salduta. Plateruenean, Katamalo bertatik bertara ikusteko aukerarik ez dutenentzat, internetean, emanaldia streaming bidez jarraitzeko aukera eskainiko du Durangoko Plateruenak, www.plateruena.net/bloga/ helbidean.