Juanito Gallastegiren 'Tontorretik begira' aurkeztu dute Durangon

Anboto 2011ko aza. 10a, 09:57

Juan Bizente Gallastegi egilea eta Anbotoren kolaboratzailea, Durangoko alkatea eta Labayruko Adolfo Arejitak aurkeztu zuten

Juan Bizente Gallastegi egilea eta Anbotoren kolaboratzailea, Durangoko alkatea eta Labayruko Adolfo Arejitak aurkeztu zuten.

 

Juan Bizente Gallastegi durangarrak Tontorretik begira, abade baten oroipenak izenburuagaz, bere bizipen eta hausnarketekin osatu duen liburuaren aurkezpena egin zuten Durangoko Udalean atzo.

 

Orain hiru urte idatzi  eta Labayru Ikastegiaren Sutondoan sortan kaleratu dute, besteak beste, egileak abadetzan jardun duen eta liburuan agertzen diren Durango, Iurreta, Elorrio, Atxondo, Etxebarriko udalen babesa eduki du.
Gallastegik aipatu liburuko protagonista ez dela bera dio, “bizitza osoan inguruan izan ditudanak baino”.

 

Labayruko Adolfo Arejitaren berbetan, “testigantza inportantea da liburukoa: bizi izan duen gizartearen lekuko eta kronista izan da Gallastegi: Gerra Zibilaren garaitik gaur egun arteko ibilbidea osatzen baitu”.

 

Azaroaren 17an Iurretan egingo dute liburuaren jendaurreko aukezpena, eta abenduaren 2an Elorrion. Durangoko Liburu eta Disko Azokan ere eskuragarri izango da liburua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!