Gimnasiako artistak prest Landako dotoreziaz janzteko

Anboto 2011ko aza. 12a, 08:35

Munduko azpitxapeldun den Daria Kondakova lako gimnastak batuko dira domekan Landako kiroldegian, Euskalgym jaialdian

Munduko azpitxapeldun den Daria Kondakova lako gimnastak batuko dira domekan Landako kiroldegian, Euskalgym jaialdian.

 \"\"

Gimnasia erritmikoa elegantziaren sinbolo da. Entrenemenduek eskatzen duten sakrifizioa artelan harmoniko bihurtzen da jendaurrean, beti ere, artistaren irribarreak lagunduta. Gaur elegantzia horren lekuko izango da Durangoko Landako kiroldegia Euskalgym jaialdian. Munduko g¡mnasta onenetakoak etorriko dira.
Bilbon Euskalgym jaialdia antolatuko du Euskadiko Gimnasa Federazioak gaur, eta, aukera aprobatxatuz, bihar, domekan Landako Kiroldegira ekarriko dute erakustaldia Durangoko Uztai taldeak lagunduta.

 

Profesionalen aurretik estatu mailako 40 talderen arteko lehiaketa egingo dute. 10:30etik aurrera, banan-banan irtengo dira taldeak Landako kiroldegiko kantxara, eta 13:00ak arte iraungo du txapelketak. Euskal Autonomia Erkidegoko sei taldek parte hartuko dute eta horietako hiru bizkaitarrak dira: Dana, Sakoneta eta Xixili taldeak. Nafarroa, Katalunia, Galizia, Madril, Errioxa eta Gaztela Leongo hainbat taldek ere eskainiko dute euren abilezia.

 

Izarrik handienak

Ondoren, 13:30ean munduko gimnastarik onenek hartuko dute lekukoa. Irailean Frantzian jokatu zen Munduko Txapelketan espezialitate denetan azpitxapeldun geratu zen Daria Kondakova errusiarragaz batera, Dmitieva, Garayeva, Charkashyna edo Bessonava lako izarrak ikusi ahalko dira bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!