Iñaki Calvo berriro Alpinoko presidente

Anboto 2011ko urr. 31a, 09:51

Beste hautagairik aurkeztu ez denez, Iñaki Calvo durangarra izango da Alpino-Tabira mendizale taldeko lehendakari 2014ko urrira arte.

Beste hautagairik aurkeztu ez denez, Iñaki Calvo izango da Alpino-Tabira mendizale taldeko lehendakari 2014ko urrira arte.

Oraintsu Alpino-Tabira mendizale taldeko lehendakaria aukeratzeko batzar orokorra egin dute. Orain hilabete, lehenengo deialdian, ez zen hautagairik aurkeztu eta bigarren honetan ere ez. Ondorioz, Iñaki Calvok (56 urte, Durango) jarraituko du beste hiru urtez lehendakari moduan.

 

\"\"


Orain hiru urte ere beste inor aurkeztu ez eta Calvok bere burua aurkeztea erabaki zuen. Hiru urteren ostean, ordukoa errepikatu eta beste hiru urterako berritu behar izan du agintaldia: “Gazte batekin berbetan ibili gara, baina ez da aurrera irten. Hemendik hiru urtera gazte bat edo emakume bat ikusi gura nuke Alpinoko presidente moduan”. Oraindik emakumerik sekula ez da izan Alpinoko presidente.

Calvok ederto ezagutzen du Durangoko mendizale taldearen funtzionamendua 24 urtez idazkaria izan zen-eta.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!