Erdi Aroko gizarteak baztertzen zituenei buruzko hitzaldi-sorta

Anboto 2011ko aza. 1a, 08:15

Azaroaren 3 eta 4rako antolatu du Krimenaren Historiaren Durangoko Zentroak, Erdi Aroko baztertuei buruzko jardunaldia. Arte eta Historia Museoan izango dira hitzorduak.

Azaroaren 3 eta 4rako antolatu du Krimenaren Historiaren Durangoko Zentroak, Erdi Aroko baztertuei buruzko jardunaldia. Arte eta Historia Museoan izango dira hitzorduak. 

 

Delituaren ataria: erdi aroko gizartearen baztertuak  izenburupean antolatu du Krimenaren Historiako Durangoko Zentroak, aurten, berbaldi zikloa. Zikloaren bederatzigarren edizioa izango da Durangoko Arte eta Historia Museoak azaroaren 3an eta 4an hartuko duena.

 

Librea eta doakoa izango da zikloaren barruan antolatu dituzten ekitaldi guztietarako sarrera, eta, aipatu bezala, azaroko lehenengo eguenean eta barikuan izango dira ekitaldi guztiak.

 

Azaroaren 3an, Aitziber Irigoras alkateak, Jon Kepa Garro Arte eta Historia Museoko zuzendariak eta Krimenaren Historia Museoko Iñaki Bazan zuzendariak egingo dute zikloaren aurkezpena.

 

Valladolid, Salamanca, Cordoba, Malaga, Zaragoza, Cadiz, Valentzia, Kantabria eta Euskal Herriko unibertsitateetako irakasleek eskainiko dituzte berbaldiak.

 

Besteak beste, Erdi Aroko gizarteak baztertuen irudiari buruz, prostituzioari eta sodomiari zein ospitaleko harrerari buruz jardungo dute.

 

Zikloaren barruan, bestalde, mahai-inguruak, film emanaldia eta Durangon zeharreko bisita gidatua ere egingo dute azaroaren 3 eta 4rako Krimenaren Historiaren Durangoko Zentroak antolaturiko jardunaldietan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!