Durango Ilarduyak eskas ekin dio denboraldiari. Gizonetan, nagusien talde biak azkeneko daude sailkapenean.
Ohorezko B mailan, durangarrek puntu bakarra dute, eta joan zen asteburuan 77-0 galdu zuten Oviedora egindako bisitan. Euskadiko ligan jokatzen duen Durango Ilarduyaren bigarren taldea okerrago dabil, orain arte ezin izan duelako puntu bakar bat ere lortu.
Euskadiko mailan dotore dabilena Elorrio R.T. Parra Taberna da. Sailkapenean bigarren daude, Universidad Bilbao liderrarengandik lau puntura, eta Hernanigaz berdinduta.