80-70 menderatu zuten Biok Zerbitzuak; oro har, lehen hiru sailkatuek galdu egin zuten.
Ligako laugarren jardunaldian heldu da Tabirako Baqué gizonezko talde nagusiaren lehenengo garaipena. Oro har, jardunaldi kuriosoa izan zen azkena, sailkapeneko lehenengo hiru sailkatuek, ordura arte hirutik hiru irabazita zeuzkaten taldeek, galdu egin zutelako. Tabirakok bigarren sailkatua menderatu bazuen, La Sallek San Ignacio hirugarren sailkatuari irabazi zion eta Padurak Autocares Artieda liderrari.
Bitartean emakumeek Atletico San Sebastian bisitatuko dute bihar. Talde biak galdu barik daude oraindino.