Lan duina osatu dute Bidezabalgo kadeteek

Anboto 2011ko urr. 20a, 11:27

Estatu mailako onenekin lehiatu dira

Estatu mailako onenekin lehiatu dira.

 

Emakumeen kadete mailan Espainiako Kluben Arteko Txapelketan lehiatu zen Bidezabal, joan zen asteburuan, Valladoliden. Zortzigarren geratu arren, gustura bueltatu dira gaztetxoak maila ona eskaini dutelako. Miren de Regil lehenengo geratu zen pertika jauzian. Garazi Lekunberri bigarren sailkatu zen 3.000 metroetan, eta Uxue Escribano eta Leire Gorritxategi hirugarren luzera jauzian eta jabalina jaurtiketan. 

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!