Bartolome Ertzillako ikasleak, Andra Mari elizan

Anboto 2011ko urr. 27a, 08:45

Gaur, Durangoko Andra Maria elizan eskainiko dute Bartolome Ertzillla musika eskolako ikasleek kontzertua. Eskolako pianista laguntzaile den Victoria Gavrilchenkok jardungo du 20:00etatik aurrera izango den emanaldian organua jotzen

Gaur, Durangoko Andra Maria elizan eskainiko dute Bartolome Ertzillla musika eskolako ikasleek kontzertua. Eskolako pianista laguntzaile den Victoria Gavrilchenkok jardungo du 20:00etatik aurrera izango den emanaldian ikasleak laguntzeko organua jotzen.

 

Barroko eta klasizismo garaiko obrak interpretatuko dituzte, hamabi ikaslek eta Irati Ortubia irakasleak, gaurko hitzordu horretan. Organua, biolina, biolontxeloa, flauta, oboea, klarinetea eta ahotsa uztartuta jardun dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!