Domekan jokatutako finalean 30-25 menderatu zituzten Aizpurua anaiak.
Beitiak eta Gotzonek osatutako mutrikuarrek irabazi dute XXVIII. San Fausto Zesta-Punta Txapelketa. Final orekatuan 30-25 menderatu zituzten Aizpurua anaiak. Gotzonek agindu egin zuen atzean eta Beitiak ederto aprobetxatu zituen aurrean sortutako aukerak. Hamarnako berdinketatik aurrera beti aurretik joan ziren markagailuan (14-10, 20-15, 29-22, 30-25).
Hirugarren eta laugarren posturako partidan Noaingo Vidal-Lakidain bikoteak 30-22 menderatu zituzten Gernikako Bidaburu eta Onaindiak osatutakoa. Vidal izan zen protagonista nagusia oso inspirituta ibili zelako aurrean.