Durangon jokatutako finalean 30-17 hartu zuen mendean Egiguren II.a.
Iñaki Osa Goikoetxearen izen-abizenak hizki lodiz zigilatuta geratuko dira zestaren historian. Zumaiarrak bere bederatzigarren buruz buruko txapela jantzi du (horietako bat ez zen ofiziala izan, Master jaik antolatutako baino) asteburuan Mikel Egiguren 30-17 menderatuta. Iaz ere protagonista berak izan zituen finalak eta orduan ere Goikoetxeak irabazi zuen (30-19).
Emaitzak ez du kantxan ikusitakoa islatzen. Partiduaren lehenengo erdian Egigurenek lanak eman zizkion txapeldunari (5-6 / 9-9). Orduan Goikoetxeak zortzi tanto egin zituen segidan eta finala erdi erabakita utzi zuen. Egigurenek ez zuen etsi, baina partidua erabakita zegoen.
Aipagarria da Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan bizitako giroa. Durangarrez gainera, hainbat zale etorri ziren Zumaiatik ere.