Iñaki Goikoetxea zesta txapelketako finalera

Anboto 2011ko urr. 14a, 10:37

Iñaki Goikoetxea izango da larunbatean, 18:00etan, Mikel Egiguren-en kontra arituko dena Banakako MPB Zesta Punta txapelketako finalean.

Iñaki Goikoetxea izango da larunbatean Mikel Egiguren-en kontra arituko dena Banakako MPB Zesta Punta txapelketako finalean.

Durangoko Ezkurdi pilotalekuan Hernandez menderatu du Goikoetxeak (30-20). Aurrefinal errazik ez du izan, batez ere lehen erdian, eta lan egin beharra eduki du zumaiarrak finalerako txartela poltsikoratzeko. Larunbatean bere bederatzigarren txapela jantzi nahi du eta horretarako beste gipuzkoar bat izango du aurrez aurre, Egiguren II –iazko aurkari bera-.

Aldi berean adierazi larunbateko hirugarren eta laugarren posturako partida ez da jokatuko Lopez lesionatuta baitago. JAI ALIVE enpresak binakako lehia bat antolatuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!