Egiguren II.ak 30-20 López menderatu zuen Donostian. Bigarren finalerdia gaur (urriak 13) jokatuko dute Goikoetxea eta Hernándezek Durango Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan, 17:00etatik aurrera. Atariko partidu bat ere egongo da: Olharan-Alliez / Erkiaga-Osa.
Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan jokatutako lehenengo finalaurrekoan Egiguren II.ak López menderatu zuen (30-20). Hasieran partidu lehiatua jokatu zuten pilotari biek. 13nako berdinketarako arte ez zen garbi ikusten partida norentzat izango zen. Lópezek bi-hiru tantoko aldea lortzen zuen, baina Egiguren II.ak ez zion markagailuan aldentzen uzten. Ordutik aurrera Egigurenek López harrapatu eta aldea ireki zuen tantoa han eta hemen amaituz. Dena dela, Egigurenen bolada horretan Lòpezek hankato izter batean zuen minak ere eragin zuen. Galdu arren, Lópezen ez zuen etsi azken tantora arte.
Master Jairen kexa
Polemikarako tarterik ere izan da txapelketan. Finalaurdenetan López —Jai Alive enpresako pilotaria— jokatu barik sailkatu zen Irastortzak —Master Jai enpresakoa— ez zuelako etortzerik izan “arrazoi pertsonalengatik” Master Jairen arabera. Bere ordez beste pilotari batek jokatzea proposatu zion Munduko Pilota Batzarrari, baina honek sailkapena zuzenean Lópezi ematea erabaki zuen: “Araudiaren arabera ordezkoa lesio baten kasuan aurkeztu daiteke baina kasu hau ez dagokio lesio bati”. Master Jairen iritziz, “gure kontra eta Jai-Alive-en alde hartutako erabakia da”.