Kulturala esku hutsik bueltatu zen, hamarrekin geratu eta gero

Anboto 2011ko urr. 12a, 09:25

Joan zen asteburuan Barakaldoren kontra jokatu zuen Durangoko Kulturalak. Liderraren kontra eta Lasesarren bertan jokatzea nahikoa erronka ez bazen, lehen zatiko 18. minutuan partida aldapa gora ipini zitzaion.

Epaileak penalti adierazi zueln durangarren arean; gainera, Viñas kaleratu zuen bigarren txartel horia erakutsita. Azkenean Barakaldo 4-0 nagusitu zen.

Hala ere, Kulturalak aurpegia eman zuen uneoro. Barakaldok penaltia sareratu eta lehenengo zatia amaitu bitartean, ez zuen ematen bat gutxiagogaz jokatzen ari zirenik. Barakaldok bigarren zatian sartu zituen gainerako golak, Kulturalak fisikoki behera egin zuenean.

Zapatuan, Arenas taldearen kontra jokatuko du etxean. Kulturala seigarren dago sailkapenean, 13 puntugaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!