Gipuzkoarren arteko finala San Faustoetako finalean

Anboto 2011ko urr. 15a, 09:20

Domekan San Fausto Txapelketako finala ere jokatuko dute zestan; Durangoko Ezkurdi Jai-Alain Mutriku eta Andoian lehiatuko dira

Domekan San Fausto Txapelketako finala ere jokatuko dute zestan; Durangoko Ezkurdi Jai-Alain Mutriku eta Andoian lehiatuko dira.

 

Domekan, 11:30etik aurrera, San Fausto Zesta Txapelketako finala jokatuko dute Mutriku eta Andoianek Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan. Mutrikuko bikotea Beitiak eta Gotzonek osatzen dute, eta Andoaingoa Aizpurua anaiek.

 

Finalaurrekoetan Mutrikuko bikoteak Gernikako Bidaburu eta Kirruk osatutakoa menderatu zuen (30-25). Bosnako berdinketagaz hasi zen neurketa.   Orduan mutrikuarren erauntsia etorri zen, eta markagailuan alde nabarmena eginu zuten (10-5 / 24-17). Beitia inspiratuta ibili zen aurrean, eta Gotzon sendo. Partidaren azken txanpan 28-24 hurreratu ziren gernikarrak, baina sekula ez zuen eman finalista izango zirenek galdu zezaketenik.

 

Bigarren finalaurrekoan ez zen kolorerik izan. Andoaingo zestalariek 30-19 menderatu zituzten Noaingo Bailo II.a eta Lakidain. Berez Noaingo bikotea Iturbidek eta Baila I.ak osatu behar zuten, baina Berriatuan Europako Txapelketako partida zutenez, ezin izan zuten finalaurrekoan parte hartu.

 

Finalaren aurretik, Gernika eta Noainek hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko lehia jokatuko dute. Finalen ostean luntxa egongo da bertaratzen direnentzat. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!