Kulturalak Barakaldo liderra bisitatuko du

Anboto 2011ko urr. 7a, 08:53

Kulturala bosgarren dago sailkapenean, 13 puntugaz, Beasain laugarrenagaz berdinduta

Kulturala bosgarren dago sailkapenean, 13 puntugaz, Beasain laugarrenagaz berdinduta.

 

Durangoko Kulturalak sasoi betean ekin dio ligari, eta hirugarren mailan zazpi jardunaldi joan direnean, bosgarren daude.

 

Joan zen asteburuan Gernikak Tabiratik hiru puntuak eraman zituen arte, partida bakarra zuen galduta Mikel Arizmendiarretak zuzendutako taldeak; Laudioren kontra, 4-0. Gainerakoan, lau garaipen (Alaves B, Baskonia, Elgoibar eta Balmasedaren kontra) eta berdinketa bat (Beasainen aurka) dituzte.

 

Asteburu honetan, oraindik partidarik galdu barik dagoen Barakaldo bisitatuko dute. Orain arte, bost partida irabazi eta bi berdindu ditu.

 

Hirugarren mailan play offetako gainerako hiru postuak Gernika, Portugalete eta Beasainentzat dira. Kulturalak Beasainek adina puntu ditu: 13.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!