Aurkeztu dute 46. ediziorako kartela

Anboto 2011ko urr. 3a, 11:45

Abenduaren 4tik 8ra izango den Liburu eta Disko Azokaren kartela aukeratzeko Gerediaga Elkarteak antolaturiko lehiaketara aurkezturiko 28 lanen artetik, Cristobal Aguiló valentziarrak aurkezturikoa aukeratu du epaimahaiak.

\"\"

Binilozko disko baten irudian oinarriturikoa da Murtzian bizi den Aguiló diseinatzaile grafikoak osaturiko irudia; eta liburu bat irakurtzen diharduen pertsona baten irudia jaso du kartelean. Gaur aurkeztu duten kartela zein lehiaketara aurkezturiko beste lanak ere, ikusgai ipini ditu Gerediaga elkarteak, \'www.durangokoazoka.com\' webgunean.

Kultura galegoa

Durangoko San Agustin kulturgunean kartela aurkezteko eskaini duten prentsaurrekoan aurreratu du Jon Irazabal azokaren zuzendariak, abenduaren 4tik 8rako aurtengo edizioan, "kultura galegoa" izango dela gonbidatu berezia. Culturgal Elkartearekin elkarlanean, "sortzaile euskaldunek eta galegoek elkarrekin parte hartuko duten ekimenak sustatzeko egitaraua osatzen dihardu", Gerediaga Elkarteak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!