Berbaro euskara elkarteak antolatutako Olgetan ikuskizunak abiatuko dituzte asteburuan. Zirkun Zirkoren \'Tina\' antzerkiagaz hasiko dute ikasturte berria, gaur.
Plateruena kafe antzokian izango da ikuskizuna, gaur, urriaren 2an, 17:30ean. Ilusioz, emozioz eta dibertsioz beterikoa da hir eta hamar urte bitarteko umeei zuzendutako obra. Tinaren istorioa kontatzen da bertan: Tina, bere jabe Rigoberta maltzurrak eraginda, gela itxi eta ilun batean bizi den txotxongilo bakarti bat da.