Salvador Campilloren irudiak eta lau andraren istorioak

Anboto 2011ko ira. 29a, 09:11

\'Mujeres de vida alegre\' erakusketa batzen du Andraguneak

\'Mujeres de vida alegre\' erakusketa batzen du Andraguneak.

 

Emakumeen Trafikoaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, irailaren 23an inauguratu zuten Mujeres de vida alegre erakusketa, Durangoko Andragunea egoitzan.

 

Munduko Medikuak GKEko lehendakari Teresa Maura Barandiaranek eta Durangoko Udaleko Berdintasun Batzordeko buru Goiztidi Diaz Basterrak hartu zuten joan zen barikuko inaugurazio ekitaldian parte.
Salvador Campillo argazkilariarenak dira erakusketan bilduta dauden erretratuak; prostituzioan jarduten duten lau emakumeri egindako argazkiekin batera, lau emakumeon bizitzaren historia eta egoerak ere kontatzen ditu erakusketak.

 

Urriaren 5era bitartean egongo da zabalik antolatzaileek genero biolentziaren adierazpen moduan ulertzen duten prostituzioaren errealitateari buruzko argazki erakusketa, Durangoko Pinondo Etxeko Andragunean, arratsaldero. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!