Bidezabalgo kadeteak Espainiako kluben finalerako sailkatu dira

Anboto 2011ko ira. 29a, 09:53

Lehenengoz lortu dute zortzi onenen artean sailkatzea; finala urriaren 15ean izango da

Lehenengoz lortu dute zortzi onenen artean sailkatzea; finala urriaren 15ean izango da.

 

Bidezabalgo kadeteetako neskak etorkizun oparoa dutela erakusten ari dira. Joan zen asteburuan, Valladoliden, Espainiako kluben arteko finalera sailkatzea lortu zuten lehenengoz. Finalean Espainiako zortzi talde onenak lehiatuko dira, urriaren 15ean.

 

Valladoliden Leire Gorritxategi lehenengo sailkatu zen, jabalina jaurtiketan (32.01 metro). 300 metroetan, pertikan eta luzera jauzian bigarren amaitu zuten Laura Castrillo, Miren de Regil eta Uxue Escribanok. Hainbat hirugarren postu ere lortu zituzten, erregulartasuna erakutsiz: Alazne Etxebarria 100 metrotan, Nora Narbaiza 1.500 metro hesitutan, Garazi Lekunberri 3.000 metrotan, Ainhoa Azpiazu pisu jaurtiketan eta Ane Rafols disko jaurtiketan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!