Buruz buruko finala Durangon jokatuko da

Anboto 2011ko ira. 27a, 11:27

Urriaren 15eko larunbatean Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan jokatuko da zesta punta txapelketako finala. Finalerdi bat ere hartuko du Durangok

Urriaren 15eko larunbatean Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan jokatuko da zesta punta txapelketako finala. Finalerdi bat ere hartuko du Durangok.

Atzo Durangoko udaletxean egindako txapelketaren aurkezpena final laurdenetako neurketen zozketa egiteko ere baliatu zuten. Lau pilotari iazko lehenengo erronda gainditutakoak dira: Goikoetxea, Egiguren IIa, Lopez eta Lander; beste laurak enpresak aukeratutakoak dira: Hernandez, Erkiaga, Konpa eta Irastorza.

Txapelketa domeka honetan hasiko dute; 18:00etatik aurrera Goikoetxea eta Erkiaga lehiatuko dira Gernikako pilotalekuan. Urriaren 8an final laurdenetako partidu bi jokatuko dituzte Markinan, 18:00etan hasita; lehenengo Lopez Irastorzaren kontra lehituko da eta, ondoren, Egiguren IIak eta Konpak neurtuko dituzte indarrak. Final laurdenetako azken norgehiagoka Lander eta Hernandezen artekoa da, baina oraindik ez dute erabaki non eta noiz jokatuko duten.

Urriaren 12ko lehenengo finalerdia Donostian jokatuko dute eta urriaren 13ko bigarrena Durangoko Ezkurdi Jai-Alain. Lopez-Irastorza eta Egiguren IIa-Konpa bikoteen arteko irabazleak lehiatuko dira Durangon 18:00etatik aurrera.

Final handia urriaren 15ean, 18:00etan jokatuko dute Durangon; aurretik hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko neurketa jokatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!