Rugby tabernaren parean aurkeztu zituzten Durango Ilarduyaren kadete, gazte eta nagusien mailako aurtengo taldeak.
Nagusien entrenatzaileetako bat den Gotzon Gomezek ligari “ilusioz” ekingo diotela azaldu zuen. Emakumeen entrenatzaile Virginia Sagarduik gura duen oro emakumeen taldera batzeko deia egin zuen: “Ondo pasatuko duela segurua da; gazte berriak baditugu, baina jokalari gehiago behar dugu”. Gura duenak Rugby tabernan edo Arripausuetan, emakumeen entrenamendu egunetan, lortu dezake informazio gehiago.
Talde guztiek eta zuzendaritzako kideek denboraldiko argazki ofiziala atera ondoren, errugbiko baloiak banatu zituzten bertaratu zirenen artean.
Arratsaldean euskal ligako denboraldiari 0ekin zioten gazteen eta senior B taldeak. Durango Ilarduya Bk 10-35 galdu zuen Uribealdearen kontra. Gazteek 5-45 galdu zuten Independienteren aurka eta gazteek ere ezin izan zuten punturik batu (0-19).