Frai Juan Zumarraga eta Alluitz arteko biribilguneko aurrekontua errespetatzea eskatu du PSE-EEk

Anboto 2011ko ira. 26a, 09:28

Inguruko herritarrei zerbitzua eman gura dien bizikleta-erreila be jasotzen du Frai Juan Zumarraga eta Alluitz lotuko dituen biribilguneak. Sozialistek eskatu diote udal arkitektoari lotutako 275.000 euroko aurrekontura egokitu dezala obra

Inguruko herritarrei zerbitzua eman gura dien bizikleta-erreila be jasotzen du Frai Juan Zumarraga eta Alluitz lotuko dituen biribilguneak. Sozialistek eskatu diote udal arkitektoari lotutako 275.000 euroko aurrekontura egokitu dezala obra.

 

Irailean egindako lehenengo Hirigintza Batzordean udal arkitektoak 362.421 euroko aurrekontua duen exejukizo egitasmoa aurkeztu du, sozialistek azaldu dutenez, horretarako 275.000 euro gorde zirenean. "Egun horretantxe eskatu genion aurrekontua zehaztutako diru-kopuruari egokitzea. Diru horri egokitzeko egitasmoak ornamentu gehigarriak kentzen ditu: halanola, argiak lurrean, biribilgunearen ertzean edota errotondaren erdigunean". Gaineratu dutenez, "275.000 eurogaz biribiklgunea polit eta erabilgarria egin daiteke, mantenimendu kostu bajuagaz. Gainera, bertan dagoen haritz bat mantentzeko aukera bideratuko da".

 

PSE-EEk 2011ko udal aurrekontuan diru-atala hori jasotzea lortu zuten, Frai Juan Zumarraga eta Allluitz arteko bidegurutzea biribilguneagatik ordezkatu eta "inguruko semaforo guztiak ezabatzea bideratuz". Argitu dutenez, San Inaziogaz lotuko duten bizikleta erreila jasotzen du obrak, Astepe, Alluitz edota Anbrosio Meabe kaleetako herritarrei zerbitzua emanez. Era berean, "etorkizun hurbil baten" Durango eta Iurreta "batuko" ditu: "Derrigorrezkoa deritzogu obra horri, Durangoko semaforo guztiak kentzea eta inguruko bidegurutzeak ordenatzea ahalbidetuko duelako. Horretara, oinezkoen, bizikletarien eta gidarien  mugikortasuna hobetuz". Nabarmendu dutenez, sozialisten ekimen horrek "herritarrek behin berriro helarazitako herritarren eskariei erantzun" gura die.

 

Obra "epe laburrean" emango dute sozialisten azaldutakoaren arabera, eta "lehentasuna" izango da herritarrei eta merkatariei ahalik eta eragozpen gutxien sortzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!