Iaz ez bezala, matematikak aldeko ditu Kurutziagak

Anboto 2011ko ira. 24a, 12:28

Areto futboleko bigarren mailan ez eze, euskal ligan ere denboraldia hasiko dute Kurutziagak eta Sasikoa Bk. Iaz goragoko mailetako Bizkaiko hainbat taldek maila galdu zuenez, Kurutziaga ere mailaz jaisteko zorian egon zen, arrasteek eraginda

Areto futboleko bigarren mailan ez eze, euskal ligan ere denboraldia hasiko dute Kurutziagak eta Sasikoa Bk. Iaz goragoko mailetako Bizkaiko hainbat taldek maila galdu zuenez, Kurutziaga ere mailaz jaisteko zorian egon zen, arrasteek eraginda.

 

Azkenean mailari eutsi zioten, baina azken bosgarrena halako arriskuan ibiltzea ez da sarritan ikusten. Aurten ematen du euskal ligan mantentzea ez dela hain gaitza izango, bigarren mailako talde bizkaitarrak indartsuak direlako, sailkapenaren goialdean ibili beharrekoak.

 

Bestelakoan, Kurutziagak iazko blokeari eutsi dio. Aurredenboraldian “eskas samar” ibili direla onartu du Rober Perez entrenatzaileak, baina, hala ere, gutxienez puntu baten bila doaz zapatuan Tolosara.

 

Sasikoa Bk Lauburu Ibarraren kontra jokatuko du zapatu eguerdian Landako kiroldegian. Aurten kluba gaztetu gura izan dute, eta hainbat jokalari berri daude. B taldeko hainbat lehenengo taldera ere igo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!