Irailaren 30ean Landako erakustazokan joko dute, Duranwop jaialdiaren barruan. Urriaren 1erako, The Grave Yacht Club, Steve Wynn, Ariel Rot, The WOP Band&Friends, Gari eta M Clan-en zuzeneko emanaldia dauzkate aurreikusita. Sarreretatik batutako dirua, gaixotasun neurodegeneratiboen gaineko ikerkuntzara bideratuko dute.
Irailaren 30ekoa da irabazi asmorik bako The Walk On Project elkarteak bultzatu eta Durangoko Udalak, BBK-k eta Plateruena kafe antzokiak lagundutako ekimenaren bi egunetako jaialdiaren lehenengo hitzordua.
Jaialdiaren sarreratik batutako dirua, gaixotasun neurodegeneratiboen gaineko ikerkuntzara bideratuko du elkarte antolatzaileak. Irailaren 30ean eta urriaren 1ean, Landako Erakustazoka izango dute nazioarteko zein Euskal Herriko dozena bat musika taldek baino gehiagok oholtza.
Jaialdiaren lehenengo egunean, irailaren 30ean, Loquillo, Elliott Murphy & The Normandy Allstars, The Whybirds, The Right Ons, Aurora Beltrán eta Mi Hermana Corina taldeek joko dute. Aurora Beltránen emanaldiak zabalduko du jaialdia, eta The Whybirds, Elliot Murphy & The Normandy Allstar eta Loquillok joko dute ondoren. Datorren barikuko gaua ixteko, azaroan hirugarren diskoa kaleratuko duten The Right Ons madrildarrak eta Mi Hermana Corina bilbotarrak gonbidatu dituzte Durangora.
Jaialdiaren bigarren egunerako, urriaren 1erako, The Grave Yacht Club, Steve Wynn, Ariel Rot, The WOP Band&Friends, Gari eta M Clan-en zuzeneko emanaldia dauzkate aurreikusita.