Alpino, lehendakaririk barik oraingoz

Anboto 2011ko ira. 22a, 08:37

Eguazten arratsaldean ez ohiko batzar orokorra egin zuen Alpino-Tabira mendizale taldeak, Goienkalen daukaten lokalean. Gai ordeneko puntu bakarra presidente berriaren aukeraketa zen, baina ez zen hautagairik aurkeztu

Eguazten arratsaldean ez ohiko batzar orokorra egin zuen Alpino-Tabira mendizale taldeak, Goienkalen daukaten lokalean. Gai ordeneko puntu bakarra presidente berriaren aukeraketa zen, baina ez zen hautagairik aurkeztu.

 

Presidente berria urria amaitu baino lehenago aukeratu behar dutenez, urriaren 26rako deitu dute hurrengo batzarra. Hautagai aurkeztu gura duenak Alpinoren lokalean eman dezake izena.

 

Oraingoz, azkeneko hiru urteetan presidente izan den Iñaki Calvok jarraituko du mendizale taldeko buru, urriko batzarra heldu bitartean.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!