Zapatuan finalerdia jokatuko dute Arrasateren kontra; finala domeka eguerdian izango da.
Baqué Torneoa jokatuko dute asteburuan Landako Kiroldegian. Zapatuan, 16:45ean, Tabirako Baqué Arrasateren kontra lehiatuko da finalerdi batean; bestean Aloña Mendi eta Burgos neurtuko dira.
Domekan, 10:00etan, hirugarren eta laugarren postuak ebazteko neurketak jokatuko dituzte eta, 12:00etan, bezperako irabazleen arteko finala hasiko da. Torneoa irabazteko faborito nagusia Aloña Mendi da, EBA mailan jokatzen duelako, beste hiru taldeek baino maila bat gorago.
Emakumeen Baqué Torneoa joan zen asteburuan jokatu zuten, eta Tabirako Baquék irabazi zuen. Etxeko taldeak 55-50 kanporatu zuen Portugalete finalerdietan; bigarren finalerdian Loiola nagusitu zen, Irlandesas taldearen kontra (61-48). Finalean, Tabirakok 54-47 irabazi zion Loiolari Baqué Torneoa irabaziz.