Antzerkiaren zirrikituak erakusteko bisita antzeztuak San Agustinen

Anboto 2011ko ira. 15a, 13:12

Arantza Arrazola San Agustin kulturguneko kudeatzailea eta legegintzaldi honetan Astarloa Kulturgintza erakundeko presidentea izango den Jon Kepa Garro batu dira kulturgunearen abendura arteko programazioa aurkeztera

Arantza Arrazola San Agustin kulturguneko kudeatzailea eta legegintzaldi honetan Astarloa Kulturgintza erakundeko presidentea izango den Jon Kepa Garro batu dira kulturgunearen abendura arteko programazioa aurkeztera.

 

Arrazolak adierazi duenez, molde anitzeko 13 ikuskizun eskainiko dituzte datozen hiru hilabeetan; “denboraldi erakargarri baterako aretoa zabaltzeko gogoz” daude San Agustinen.

 


Durangoko Isaac Erdoiza dantzaria tartean daukan Privolva ikuskizunaren aurrestreinaldia izango da 2011-2012 ikasturteko San Agustingo lehenengoa: Olatz de Andresek zuzenduta, beste dantzari bigaz jarduten du Erdoiza gazte durangarrak. Abendura arte, Durangaldeko sortzaileen beste bi lan ere izango dira San Agustinen.

 


Urrian, besteak beste, argazkiko Teatro Corsario taldearen El caballero de Olmedo obra klasikoa izango da Durangoko aretoan gozagai; hainbat sari jaso dituen hamar aktoreren ikuskizuna. Arrazolak azaldu duenez, 2004an estreinatu zutenetik gurera ekarri gura izan duten Sólala komedia dibertigarria urriaren 22rako lotzea lortu dute.

 


Anthony Blake mentalistaren Más cerca lanak eta hileko hirugarren asteburuko umeentzako ikuskizunak ere ez dute hutsik egingo gaurtik abendura arteko San Agustin kulturguneko eskaintzan. Miren Larrea zornotzarra tartean duen Anita Maravillas konpainiaren azken lana er izango da urriaren 23an.

 


Bisita antzeztuak


Nobedade erakargarria aurkeztu dute San Agustinen: bisita gidatu antzeztuak eskainiko dituzte urriaren 5ean eta azaroaren 9an, 19:30ean. Ganso & Cia konpainiak zuzendu eta Karrika taldekoek burutuko dute  antzerkiaren eta aretoaren zirrikituak erakusteko antzezpena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!