Rebelart: kultura arteko argazki tailerra, Durangon

Anboto 2011ko ira. 18a, 09:40

Abendura arte, zapatu goizetan batuko dira argazkigintza eta kultura artekotasuna uztartzen dituen ikastarorako

Abendura arte, zapatu goizetan batuko dira argazkigintza eta kultura artekotasuna uztartzen dituen ikastarorako.

 

Hamasei eta hogei urte bitarteko gazteentzat pentsatuta antolatu dute Rebelart argazkigintza ikastaroa Durangon. “Argazkigintza landu eta hainbat kulturatako jendea ezagutzeko" aukera moduan aurkeztu dute ekimena antolatzaileek.

 

Urritik abendura arte, zapatu goizetan, Durangoko Liburutegian izango dira gazteentzako antolaturiko ikastaroaren saioak. Norberak bere kamera eraman beharko du, eta doakoa izango da izen-ematea: 944 65 70 91 telefonoan egin daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!