Asuncion Pozaren lana Arte eta Historia Museoan

Anboto 2011ko ira. 9a, 08:15

Gaur zabalduko du Durangoko Arte eta Historia Museoak Asuncion Poza (1955) artista madrildarraren eskultura erakusketa

\"\"

 

Gaur zabalduko du Durangoko Arte eta Historia Museoak Asuncion Poza (1955) artista madrildarraren eskultura erakusketa.

 

Arte Grafikoa eta Marrazketan graduatua da Poza, Madrileko Arte Aplikatuen Eskolan. Era berean, Kataluniako La Bisbal eskolan Zeramika ikasitakoa. 1983an Eibarko Zeramika Eskolaren sorreran parte hartu zuen eta bertan irakasle ere izan da.

 

Azken urteetan aldi berean dihardu sormen artistikoan eta irakaskuntzan lanean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!