Lourdes Oiarbide Espainiako txapeldun gazteen erlojupekoan

Anboto 2011ko ira. 6a, 09:18

Gazteen mailako txapelketa irabazi du Durangoko Beste Aldeko taldeko ziklistak.

Lourdes Oiarbide arabarrak (Beste Alde taldea) gazteen mailako Espainiako erlojupeko txapelketa irabazi du Bejarren.

 

Euskal selekzioak, oro har, emaitza ezinhobeak lortu ditu. Izan ere, Oiarbidek Irene Usabiaga eta Eider Moreno taldekideak izan ditu ezker-eskuin podiumean. Horrez gainera, pistako lasterketan laugarren geratu da Oiarbide; Moreno izan da lehenengo eta  Usabiaga hirugarren. Beraz, emakumeek sei domina posibleetatik bost eskuratu dituzte.

 

Pistako lasterketan hiru euskaldunak ihes eginda ibili ziren Sheila Gutierrez errioxarragaz batera eta, bigarren eta azken itzulian, Merinok aurrera egitea lortu zuen. Gutierrezen bigarren postuak eragotzi du jokoan zeuden domina guztiak euskal selekzioak ez irabaztea.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!