Mugarra triatloi taldeko kideak 16 minututik gorako aldea atera zion bigarren sailkatuari.
Durangoko Mugarra triatloi taldeko Gurutze Frades iurretarrak irabazi zuen domekan Malvasiako (Soria) triatloia. Espainiako Koparako puntuagarria den proban Fradesek 04.34.37-ko denbora erabili zuen ibilbidea osatzeko. Martina Bautista bigarren sailkatuari 16 minututik gorako aldea atera zion eta podiuma osatu zuen Raquel Lombo Fradesengandik 23 minutu eskasera helmugaratu zen.
Gizonetan Lagunak Saltoki Trikideak taldeko Raul Amatriain izan zen irabazlea eta Ivan Gil eta Javier Miguel sailkatu ziren bigarren eta hirugarren.