Garaipenagaz hasi du denboraldia Durangoko Kulturalak futbolean

Anboto 2011ko ira. 2a, 08:31

Mikel Agirregomezkortak zuzendutako taldeak 2-1 menderatu zuen Alavesen talde filiala, Tabiran jokatutako neurketan

Mikel Agirregomezkortak zuzendutako taldeak 2-1 menderatu zuen Alavesen talde filiala, Tabiran jokatutako neurketan.

 

Durangoko Kulturalak hasiera oso ona eman dio 2011/12 denboraldiari. Tabiran jokatutako partidan 2-1 menderatu zuen Alaves B, denboraldiko lehenengo hiru puntuak batuz.

 

Kulturalak izan zuen partidako gidaritza, eta jokoko alderdi guztietan nagusitu zitzaion Alaves Bri. Lehenengo gol biak sartuta, markagailuan abantaila erosoa lortu zuen Mikel Agirregomezkortaren taldeak, eta gazteiztarrek aldea gutxitzea lortu arren, Kulturalak partida kontrolpean izan zuen une oro.
Hirugarren mailako lehenengo jardunaldian Barakaldo, Leioa, Zalla eta Beasainek ere euren partidak irabaziz hasi dute denboraldia.

 

Laudiori bisita
Datorren zapatuko bigarren jardunaldian Laudioren kontra jokatuko du Kulturalak. Laudiok 1-0 galdu zuen Zallara egindako bisitan, baina, hala ere, urtero legez, play off postuengatik borrokatzeko hautagai dira. Beraz, irteera gaitza du Durangoko taldeak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!