Durangoko taldeak 2-1 menderatu du Alaves B ligako estraineko partiduan.
Durangoko Kulturalak hasiera oso ona eman dio 2011/12 denboraldiari. Tabiran jokatutako partiduan 2-1 menderatu zuen Alaves B, denboraldiko lehenengo hiru puntuak batuz.
Kulturalak izan zuen partiduko gidaritza eta jokoko alderdi guztietan nagusitu zitzaion Alaves Bri. Lehenengo gol biak sartuta markagailuan abantaila erosoa lortu zuen Mikel Agirregomezkortaren taldeak eta gazteiztarrek aldea gutxitzea lortu arren, Kulturalak uneoro partidua kontrolpean izan zuen.
Hirugarren mailako lehenengo jardunaldian Barakaldo, Leioa, Zalla eta Beasainek ere garaipenarekin hasi dute denboraldia.
Datorren asteburuan Laudioren kontra jokatuko du Kulturalak. Laudiok 1-0 galdu zuen Zallara egindako bisitan, baina hala ere, urtero legez, play off postuengatik borrokatzeko hautagaiak dira.