Kriskitin Menorcan izan da udako jai egunetan, kultur trukean

Anboto 2011ko abu. 26a, 09:07

Dantza emanaldi bi eskaintzeko joan dira Durangoko dantza taldekoak Balearretara.

Menorcako El Born taldeak gonbidatuta joan dira Kriskitin dantza taldeko kideak abuztuan Balearretara, eta Ciutadella hiriburuan eta Es Migjorn herrian eskaini dituzte dantza emanaldiak.

 

Lehenago ere, 2002an, egonak ziren Durangoko Kriskitin taldeko dantzariak Durangaldeko eta Euskal Herriko dantzak Balearretan erakusten.

 

Bidaia honetan, besteak beste, Dantzari dantza eta Lapurdiko, Nafarroako zein Bizkaiko hainbat herritako dantzak eskaini ditu Kriskitin taldeak.

 

Durangarrei ere Mediterraneoko folklorea ezagutu eta gozatzeko aukera eskaintzeko eta hartu-emana sendotzeko, urrian, Durangora etortzera gonbidatu du Kriskitinek El Born taldea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!