Kulturalaren aurtengo fitxaketak

Anboto 2011ko abu. 24a, 13:37

Mikel Agirregomezkorta entrenatzaileagaz eta gazteen mailatik igo duten Mikel Arizmendiarrietagaz batera beste hamar aurpegi berri daude Kulturalean.

Mikel Agirregomezkorta entrenatzaileagaz eta gazteen mailatik igo duten Mikel Arizmendiarrietagaz batera beste hamar aurpegi berri daude Kulturalean. Hauek dira:

 

\"\" Izena: Joseba Garcia 

Adina: 25 urte

Nongoa: Durango

Nondik: Gernika taldetik

 

 

Gernika taldetik datorren aurrelaria. Hain zuzen, Kulturaletik joan zen Gernikara orain urte bi. Amorebieta taldera joan den Mikel Muniozgurenen hutsunea betetzeko ardura izango du.


\"\"

Izena: Jon Zubero

Adina: 30 urte

Nongoa: Lemoa

Nondik: Zalla

 

Zalla taldetik datorren aurrelaria. Joseba Garciaren antzerako ezaugarriak ditu; Erasoko jokoa antolatzen lagundu dezakete hegaletara desmarkatuz, baina batez ere, errematatzaileak dira.


\"\"

Izena: Adrian Mallagaray

Adina: 18 urte

Nongoa: Durango

Nondik: Athletic-eko gazteen taldetik

 

Athletic-en gazte mailako taldetik berreskuratutako erdi puntako jokalaria. Kulturaletik joan zen eta lesio baten ondorioz ezin izan du bere mailarik eman Athletic-en. Apurka erritmoa hartzen ari da.


\"\"

Izena: Borja Luis Blasco

Adina: 25 urte

Nongoa: Eibar

Nondik: Leioa

 

Leioa taldetik datorren erdilaria. Taldeko artisten (Pinilla, Gorroño, Conde…) bizkartzain lana egingo du. Jokalari garaia denez, aireko jokoa menderatzen du. Gainera, jokalari polibalentea da.


\"\"

Izena: Ander Garmendia

Adina: 27 urte

Nongoa: Otxandio

Nondik: Elgoibar

 

Elgoibar taldetik berreskuratutako ezker hegaleko atzelaria. Eneko Viñas-egaz batera, ezker hegala osatuko du. Orain urte batzuk Kulturalean jokatu zuen, Rikardo Txintxurretaren aginduetara.


\"\"

Izena: Jabier Garcia

Adina: 23 urte

Nongoa: Leioa

Nondik: Laudio

 

Laudio taldetik etorri den eskuin hegaleko jokalaria. Kluba iaz ere saiatu zen jokalari hau fitxatzen. Jokalari arina da, eta buruz burukoan abila. Erritmoa hartzen dabil, iaz gutxi jokatu ondoren.


\"\"

Izena: Jagoba Portillo

Adina: 18 urte

Nongoa: Ortuella

Nondik: Sestao

 

Sestao taldetik dator eta ezker hegalean jokatzen du normalean. Jokalari azkarra da, aurrerantz egiten badakiena, beraz, konfiantza hartzen duenean jokalari garrantzitsua izan daiteke.


\"\"

Izena: Eneko Txopitea

Adina: 30 urte

Nongoa: Gernika

Nondik: Amorebieta

 

Amorebieta taldetik etorri den erdiko atzelaria. Hiru-lau urtean Barakaldogaz 2.B Mailan jokatu izan du eta esperientzia handiko jokalaria da. Geldikako jokaldietan trebea da eta gol asko egin izan ditu.


\"\"

Izena: Unai Santamaria

Adina: 22 urte

Nongoa: Basauri

Nondik: Lemoatik

 

Lemoa taldetik dator. Orain urte bi Amorebietaren atzealdea osatu zuen, Txopitegaaz batera. Iaz Lemoan ez zuen hainbeste jokatu. Ezkerra da, entrenatzaileek asko baloratzen duten dohaia.


\"\"

Izena: Andoni Andres

Adina: 24 urte

Nongoa: Arrasate

Nondik: Amurriotik

 

Amurrio taldetik ekarri dute erdiko atzelari jokatzeko, nahiz eta gehiagotan jokatu duen euskarri moduan. Baloia jokatuta ateratzeko abilidadea du. Aurredenboraldian oso detaile onak erakutsi ditu.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!