\'Hiru artista gazte Art Lekun\' izenburua daraman erakusketa dago abuztu eta irailean Durangoko Zeharkaleko margo akademian ikusgai. Bertan eskolak hartzen dituzten hamabi eta hamazazpi urteko hiru gazteren lanak ipini dituzte erakusketan.
Art Leku pintura eskolan, Itziar Lavado, Jone Ercilla eta Aitor Marcos gazteek ikasturtean zehar egindako lanaren emaitzak, eta kurtsoan zeharreko bilakaera erakusten dute hautatutako lanek.
Gazteon sormenaren eta margogintzarako berezko trebetasunaren erakusle da abuztuan eta irailean eskolan bertan ikusgai izango den erakusketa.