Silboberri Donostiako Musika Hamabostaldian

Anboto 2011ko abu. 22a, 09:23

Abuztuaren 26an, Musika Hamabostaldiaren barruan, Kursaal jauregian eskainiko du Silboberri txistu elkarteak emanaldia.

Abuztuaren 26an, Musika Hamabostaldiaren barruan, Kursaal jauregian eskainiko du Silboberri txistu elkarteak emanaldia.KLEM taldearekin elkarlanean, lau obraren estreinaldia egingo dute, eta beste hainbat lan ere interpretatuko dituzte.

 

Silboberri taldeko Aitor Amilibia, Sergio Torices, Iñaki Martin eta Ortzi Torices txistulariek jardungo dute 20:00etatik aurrera, lau obraren estreinaldiko kontzertuan.

 

Perkusioak eta akordeoiak lagunduta jardungo dute gaurko kontzertuan txistulariek, hain zuzen, Kuraia Laboratorio Electroacústica Musical taldeagaz elkarlanean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!