Herri Maite eta Durangoko Musika Banda elkarrekin

Anboto 2011ko uzt. 20a, 09:55

Uztailaren 22an, eta Durangoko Madalena auzoko jaien barruan, emanaldia eskainiko dute Durangoko Musika Bandak eta Herri Maite akordeoi taldeak. Plateruen Plazan, 20:00etan hasita eskainiko dute kontzertua.

Miguel Arbelaitzek zuzentzen duen Musika Bandak eskainiko ditu emanaldiko lehenengo bi kantuak, eta Antonio Nuñez zuzendariaren aginduetara diharduen Herri Maite akordeoi taldeak lagundura jardungo dute emanaldiaren ondorengo kantuetan. Besteak beste, Durango Rugby Taldearen ereserkia, Maritxu nora zoaz?, Ikusi mendizaleak, edo Pello Joxepe eskainiko dituzte Madalenako jaien barruan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!