Uztaileko martitzenetan, 19:00etan, da zine klasikoaz gozatzeko Durangoko Udal Liburutegian eskaintzen duten aukera. Joan zen astean burutu zuten lehenengo saioa, eta uztailaren 12rako, bigarren hitzordurako, David Lynch-ek 1977an ekoitziriko \'Eraser Head\' filma aukeratu dute.
Uztaileko beste bi martitzenetan, zinemagintzako klasiko bilakaturiko beste bi film eskainiko dituzte Durangoko Liburutegian: Alejandro Jodorowskyk 1970ean zuzenduriko El topo, eta Vicent Minelliren An American in Paris pelikulak izango dira, uztailaren 19an eta 26an ikusgai.