Iazko moduan, Emilio Baqué zenaren omenezko Clinic-a antolatu du Tabirakok. Itsaso Gartzia saskibaloi taldeko lehendariak azaldutakoaren arabera, ikastaro honek entrenatzaileen formakuntza indartzea du helburu.
II. Clinic honetan, Sito Alonso eta Victor Lapeñak eskainiko dituzte hitzaldiak. Gartziaren berbetan, “oso pozik” daude antolatzaileak ekimenak izandako harreragaz; 65 pertsonak eman dute parte hartzeko izena, “itxaroten genuen baino gehiago”. Gaur 17:00tik aurrera ekingo diote II. Clinic-ari.
Bestalde, astelehenean IV. Tabirako Sukia udaeskola hasi zen. Uztailaren 8ra arte iraungo du ekimenak. 7-14 urte bitarteko 180 umek eta 35 entrenatzailek parte hartuko dute. Gartziaren arabera, ekimenak geroago eta arrakasta handiagoa du, eta, “zoritxarrez”, ume batzuek ezingo dute ekimenean parte hartu. Saskibaloia irakasteaz gainera, Tabirakoren filosofia hedatzea da ekimenaren helburua.