Alain Alquier artista frantsesaren margoak Durangoko Museoan, uztailaren 24ra arte

Anboto 2011ko eka. 30a, 08:48

Gaurtik dago Alain Alquier (Tarbes, 1947) margolari frantsesaren margoen bilduma Durangoko Arte eta Historia Museoan bisitagai

Atzotik dago Alain Alquier (Tarbes, 1947) margolari frantsesaren margoen bilduma Durangoko Arte eta Historia Museoan bisitagai.

 

 Uztailaren 24ra bitartean Durangon ikusgai izango dira bere ibilbidean, urte luzeetan, besteak beste, pintura eta argazkigintza uztartuz lan egin izan duen egilearen pintura lanak. Argazkigintzaren figurazioa eta pinturaren abstrakzioa ikuslearen interpretaziorako eskaintzen ditu bere sorkuntzetan.

 

 Taldekako erakusketak Frantziako hiri askotan, Belgikan eta Estatu Batuetan ere ipini izan dituen egilea da Alain Alquier, 1970eko hamarkadan ekin ziona bere lanak jendaurrean aurkezteari.

 

 “Nire benetako emozioak, nire egia pertsonala eskaintzen ditut”, azaltzen du artistak bere lanaz galdetuta: Durangoko Museoan bildutako lanen kasuan, margoagaz sortutakoak bildu ditu..

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!