'Ni naiz plazerra': jolasak, dj-ak... Intxaurre tabernan

Anboto 2011ko eka. 24a, 09:03

Gaur gauerako proposamena da Durangaldeko Txoko Feministak eta Intxaurre tabernak antolatu duten \"Plazerrari buruzko gaubela\".

Gaur gauerako proposamena da Durangaldeko Txoko Feministak eta Intxaurre tabernak antolatu duten "Plazerrari buruzko gaubela".

 

Plazerra "zerbait dinamikoa, aldakorra, zabala..." dela aldarrikatzeko helburuz prestatu dute gaur 21:00etatik aurrerako Intxaurreko hitzordua. Besteak beste, Sanson eta Jone Novo dj-en sesioak antolatu dituzte gaur gauerako. Bestalde, ekainaren 28rako, Andra Mariko elizpean, 20:00etan burutuko duten Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen eskubideen aldeko kontzertrazioan parte hartzeko deialdia luzatu du Durangoko Txoko Feministak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!