JAEDek frontenis txapelketa antolatu du

Anboto 2011ko eka. 24a, 08:12

JAED Gizarte Laguntzak frontenis txapelketa bat antolatu du. Hain zuzen ere, txapelketa ekainaren 25ean izango da Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan; 09:00etan hasiko dituzte lehenengo norgehiagokak

JAED Gizarte Laguntzak frontenis txapelketa bat antolatu du. Hain zuzen ere, txapelketa ekainaren 25ean izango da Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan; 09:00etan hasiko dituzte lehenengo norgehiagokak.

 

Banatuko dituzten sariak ere jakinarazi dituzte. Larrinagatxu jatetxean eta Durangoko Gran Hotelean afari bana banatuko dituzte JAEDeko ordezkariek azaldu dutenez. Horrez gainera, Cafés Baquéren kafe produktuen hainbat  sorta ere emango dituzte parte-hartzaileak saritzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!