Mugarra triatloi eskolak eta Mugarra triatloi taldeak antolaturiko kirol udalekuak hasiko dira astelehenean, ekainaren 27an; uztailaren 22ra arte iraungo dute udalekuek.
Udaleku hauek 8 eta 14 urte bitarteko gaztetxoei zuzendurik daude. Lau aste horietarako hainbat ekimen antolatu dituzte; besteak beste, bizikleta ibilbideak, errugbi topaketak eta triatloi lehiaketa egingo dira. Horiez gainera, irteerak ere egingo dituzte udalekuek iraungo duten denboran; hondartzara, mendira zein igerilekura irtengo dira gaztetxoak. Kirola eta aisialdia uztartzea bilatzen du Mugarra taldeak udaleku hauekin.