Bizikletaren erabileraren inguruan ikerlana hasi dute

Anboto 2011ko eka. 20a, 10:48

Herriko biztanle eta bizikleta erabiltzaileei galdeketa bat egingo diete egunotan, arlo honetan dauden beharrizanak ebaluatzeko.

Herriko biztanle eta bizikleta erabiltzaileei galdeketa bat egingo diete egunotan, arlo honetan dauden beharrizanak ebaluatzeko.

Telefonoz eta etxerik etxe bizikletaren erabilpenari buruzko galdeketa egingo du laster Mirugain SL enpresak, Durangoko Udalak hala eskatuta. Azterketa baten barnean egingo dute galdeketa hori. Azaldu dutenez, azterketaren helburua "balizko beharrak antzemateaz gain, erabilerarako motibazioa zehaztu eta bere sustapenerako neurriak hartzea da". 

Bizikletaren erabileran garatu beharreko politikak diseinatu eta hobetzeko jendearen iritzia batuko dute Tokiko Agenda 21aren ekimenez.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!