Erakusketa eta berbaldia, Durangoko Begira argazki topaketaren hitzordu.
Datozen egunetako I. Begira argazki topaketaren egitarauaren barneko hitzorduak dira ekainaren 23ra arte Durangoko Museoan ikusgai dagoen erakusketa eta ekainaren 23an bertan, 19:00etan hasita, Smoke Collective inguruan Guaus argazkilariak eskainiko duen hitzaldia.
Durangoko Museoan La Bleda herriko eguneroko bizitzaren inguruko Arrelat izeneko erakusketa jarri duen Roger Guaus tarteko den zazpi argazkilariren taldea da Smoke Collective izenekoa, hainbat herrialdetako argazkilariak biltzen dituena. “Irudiek daukaten indarrean sinesten” duten argazkilarien taldea da, Smoke Collective osatzen dutenek esaten dutenez. Taldea eratu zutenetik Europako eta Ipar Ameriketako hainbat hiritan burutu dituzte erakusketak, eta taldearen inguruan jardungo du Guausek ekainaren 23ko Durangoko Begira jaialdiaren barneko berbaldian.
Bitartean, datorren eguenera arte, Guaus kataluniarrak bere eguneroko bizimodua erretratatuz lau urtean zehar eginiko aldamenekoa lako argazkien bilduma dugu, Begira jaialdiak ekarrita, Durangoko Arte eta Historia Museoan ikusgai.