Ekainaren 5ean, San Agustin kulturgunean egin zuten Durangoko Udalak antolatzen duen Julene Azpeitia literatur lehiaketaren sari banaketa ekitaldia.
Aitor Albistur errenteriarrak jaso zituen hamazortzi urtez gorakoen bertsoen zein ipuinen ataletako sari nagusiak: Albisturren Edanak edan bertso sorta saritu zuen epaimahaiak, eta egile beraren Irla izeneko ipuina ere bai.
Helduek aurkezturiko olerkien atalean ez dute saririk banatu aurten, eta hutsik geratu da 17-18 urte bitartekoen poesia saria ere. Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako sailean, Landako Eskolako Arrate Negral-en Zu zarena izeneko poema saritu du epaimahaiak, eta Kurutziaga Ikastolako Igor Uruburu gaztearen Ez naiz gai Bigarren Hezkuntzako atalean.