Joan den asteburuan Bilboko Euskalduna jauregian batutako 600 lagunen aurrean kantatu zuten argazkiko Durangoko Xaramel taldeko neskok. Haur Kantari txapelketaren finala izan zen joan zen asteburukoa, eta zortzi kopa eta bi txapel irabazi zituzten.
Besteak beste, ahotsik onenen txapela jaso zuten, Durangoko Orfeoi txikiaren inguruan sorturiko Xaramel taldeko zortzi gazteek, domekako finalean. Horrez gainera baina, taldeko kideak diren Amaiur eta Maitek bikotekako sailaren txapela jantzi zuten. A capellako sailean hirugarren saria, pianista onenarena edo sorkuntzaren sari berezia ere jaso zituzten argazkiko taldeko kideek.
Bizkaiko hogeita hamasei taldek hartu zuten ekainaren 5eko lurraldeko finalean parte, eta epaimahaiak bertan hautatutako lau taldeek jardungo dute bihar Hazparnen jokatu duten Euskal Herriko finalean: tartean argazkiko Durangoko Xaramel taldekoek.
Hazparneko Mendebala gelan, 15:30ean ekingo diote Euskal Herriko Haur Kantari txapelketaren azkenengo saioari, Euskal Herriko finalari.
[img]http://www.anboto.org/images/9500/9595/1.jpg[/img]