Datorren urtera begira kadete taldea sortzeko asmoagaz, hautatze probak egingo ditu areto futboleko Kurutziaga taldeak.
Proba horiek 1996 eta 1997an jaiotako gazteei bideratuak izango dira; ekainak 6, 8 eta 10 egunetan egingo dira, arratsaldeko 18:00-19:00 bitartean. Hautatze proba horiek, Landako kiroldegian egingo dira. Apuntatzeko azken eguna etzi, hilaren 5ean, izango da. Apuntatzeko asmoa duenak, www.kuru.es helbidera jo beharko du; beste aukera bat 639 457 064 telefonora deitzea izango da. Areto futboleko kadete mailako lehenengo taldea litzateke Kurutziagak sorturikoa.